Maiatzeko artisau-azokan izena emateko deialdia zabaldu du Udalak

 

Maiatzaren 7an, igandearekin, urteroko artisau-azoka izango da herrian. Herriko Plazan eta Aritzaga kalean jarriko dira postuak, 10:00etatik 14:30era. Beren produktuak azokan salgai jarri nahi dituzten artisauek izena eman beharko dute martxoaren 24a baino lehen.

Artisau-azokan parte hartzeko baldintzak argitaratu ditu Udalak aurrenekoz, eta horiek betetzea ezinbestekoa izango da postua jarri ahal izateko.

Euskal Herri osoko artisauei zabaldu zaie deialdia; baina, iaz bezala aurten ere, herriko sortzaileengan jarri nahi du arreta Udalak, topaketaren interesa kontuan hartuta, beren lanak erakusteko eta zabaltzeko aukera izan dezaten.

Aurten 25 postu baimenduko dira, espezialitate hauetan banatuta:

  • Ogia eta gozogintza: 2 postu
  • Taloak: postu 1
  • Eztia eta gazta: 2 postu
  • Lore-apaindurak eta landareak: 2 postu
  • Bitxigintza: 3 postu
  • Zurgintza: 2 postu
  • Zeramika edo buztina: 2 postu
  • Xaboia eta ukenduak: 2 postu
  • Larrua eta oihalgintza: 2 postu
  • Bestelako eskulangintzak: 2 postu
  • Orio-Aiako eskulangileak: 5 postu.

Azokaren aniztasuna bermatzeko, zozketa egingo da aurkeztutako eskaeren artean martxoaren 31n, 13:00etan udalbatzarraren aretoan.

Oinarriak irakurtzeko, sartu HEMEN.
Eta hauxe da ESKAERA-ORRIA.