Etxean bizitako esperientziatik abiatuta, Azken galdera amari ipuina osatu du Manex Beristain azpeitiarrak, eta azaroaren 20an, astelehenarekin, Oriora etorriko da lana aurkeztera, Zainbizi elkarteak gonbidatuta. Ipuina bezala aurkezpena ere, 5 urtetik gorako haurrei eta helduei zuzenduta dago; eta saiora joan nahi duten haurrak gurasoekin etortzea komeni da.
Ipuinaren oinarria Ekainen eta bere amaren arteko maitasun-istorioa da. Amak minbizia du, eta familiako kideek errealitate ezberdinetatik biziko dute prozesua. Beristainek azaldu duenez, lanaren helburua heriotzaren eta doluaren inguruan kontzientzia piztea da, eta horrekin batera, baliabideak eskaintzea horrelako egoerak kudeatzeko.
Aurkezpena 19:00etan izango da, kultur etxean.