Martxan da Arkupe elkartearen aurtengo ‘Erosi Orion’ kanpaina

 

Arkupe merkatarien eta ostalarien elkarteak Erosi Orion kanpaina jarri du martxan beste behin, herriko merkataritza sustatzeko. Astelehenean abiatu zuten, eta hilaren 29ra arte iraungo du. Herriko establezimenduetan kontsumitzen duten herritarrek 100 euroko erosketa-bonua eskuratzeko aukera izango dute.

Egitasmoaren helburua herritarren ohiturak aldatzea da, erosketak herrian egin ditzaten eta, hartara, bertatik bertarako merkataritza sustatu dezaten. Izan ere, merkataritza-sektore indartsua izatea garrantzizkoa da herriaren ekonomiarako eta gertuko sare sozialak indartzeko.

Nola parte hartu

Zozketan parte hartu nahi dutenek Orioko sei saltegitan gutxienez egin beharko dute erosketaren bat, urriaren 29a baino lehen. Lehen erosketa egiterakoan, kartoizko txartel bat jasoko dute eta, ondoren, ekimenean parte hartzen ari diren herriko dendetako batean erosketa egiten duten bakoitzean, zigilua joko diete txartelean. 

Sei tokitako zigiluak osatutakoan, txartela establezimenduan entregatu eta zozketan parte hartuko dute. 100 euroko hamar bonu zozkatuko dira hilaren 30ean egingo den ekitaldian.

Iaz bezala aurten ere, sei zigilu lortzen dituzten herritar guztiek izango dute oparia: poltsa txiki tolestagarriak. Motxilak kultur etxean jaso behar dira, urriaren 30ean, astelehenarekin, 19:00etatik 20:30era. Segidan, erosketa-bonuen zozketa egingo dute. 

Dendak

  • Mauka liburu-denda
  • Kaioa jantzi-denda
  • Gozategi fruta-denda
  • Eroski City
  • Eki-Lorea dietetika-denda
  • Itziar Kirolak
  • Izarra etxeko tresnak
  • Lizaso altzariak
  • Rosana argazkilaritza
  • Uranga burdindegia
  • Orio optika
  • Orio Optika
  • Iparragirre autozerbitzua
  • Zipristin inprimategia
  • Soia jantzi-denda
  • Argiñe mertzeria
  • Mara jantzi-denda
  • Al-Rai fruta-denda
  • Dorronsoro supermerkatua
  • Patxi Oliden harategia
  • Txomin arrandegia Oriomar
  • Carmen arrandegia Oriomar
  • Kepa Loidi Harategia
  • Orioko Bazarra
  • The Pass
  • Laiaran pertsonalizazioa

Ostalaritza

  • Arkaitz taberna
  • Sayalero kafetegia
  • Kutixi kafetegia
  • Xixario erretegia
  • Gabon taberna
  • Boga-Boga taberna
  • Baraka taberna
  • Salatxo taberna
  • Goxoki Azkue kafetegia
  • Sukia taberna
  • Gure Txoko taberna
  • Mola-Mola taberna
  • Orioko Barra jatetxea
  • Oliden jatetxea
  • Mirotza taberna
  • Antilla jatetxea

Zerbitzuak

  • Egarmendia SL aholkularitza
  • Orio Hizkuntzak akademia
  • Expo elektrizitatea
  • Seguros Bilbao aseguruak
  • Luis Perez Achega
  • Narau School &Translations
  • Informatika 3B
  • Asai informatika