Atzo, azaroaren 20an, argitaratu ziren Muntoko babes ofizialeko 46 etxebizitza alokairuan esleitzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak. Bi zerrendak lotura honetan kontsultatu daitezke, Etxebideren webgunean.
Zerrenda horiek multzoka banatu dituzte: 36 urtetik beherakoen zerrenda, elbarritasunen bat duten herritarrena, behar bereziak dituzten herritarrena, eta etxebizitza bat eskuratzeko eskubide subjektiboa duten herritarrena. Prozesuan izena emanda dauden herritarrekin harremanetan jarri da Etxebide zuzenean, onartuak izan diren edo ez jakinarazteko.
Errekurtsoak aurkezteko epea zabalik da dagoeneko eta azken eguna abenduaren 20a izango da. Errerkurtsoak postaz zein aurrez aurre aurkeztu daitezke:
- Postaz: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia Kalea 13, 6. – 20004 Donostia
- Aurrez aurre: Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuan: Andia Kalea 13, beheko solairua – 20004 Donostia, aurrez hitzordua eskatuta.
Alegazio guztiak jaso eta aztertutakoan, behin-behineko zerrendak kaleratuko ditu Etxebidek, eta horren berri emango die prozesuan izena emanda dauden herritarrei. Zerrenda horiek baremazioan lortutako puntuen arabera osatuko dira; eta bertan adieraziko da nori egokitu zaion etxebizitza, nor geratu den itxaron-zerrendan, eta nor izan den baztertua. Eta jarraian, alegazioak aurkezteko bigarren epe bat zabalduko da.
Horiek jaso eta baloratutakoan jarriko da Etxebide harremanetan prozesuan parte hartu dutenekin, behin betiko emaitzaren berri emateko.
Kontsultak
Herritarrek beren eskaeraren egoera kontsultatzeko aukera dute lotura honetan.