N-634 errepidea moztuko da abuztuaren 24an, Espainiako itzuliagatik

 

Espainiako Itzulia txirrindularitza-probaren bosgarren etapa Oriotik pasatuko da abuztuaren 24an, asteazkenarekin. Irundik irtengo dira txirrindulariak, eta Bilbora bidean, 13:45 aldera Oriotik pasatuko direla aurreikusi dute antolatzaileek. 

Beraz, N-634 errepidea tarteka moztuko du Udaltzaingoak 12:45etik 14:30era. Lasterketaren martxaren arabera, baliteke lehentxeago ireki ahal izatea. Barkatu eragozpenak.