NextGeneration funtsen bidez, praktiketako hiru langile kontratatu ditu Udalak

 

Lanbideren Administrazio publikoetan lehen lanbide esperientzia izateko programako dirulaguntzaren bidez, Udalak praktiketako bi langile kontratatu ditu azken asteetan: eginkizun anitzetarako langilea eta digitalizazioko administraria. Hirugarren bat ere kontratatzeko tramiteak martxan jarri ditu dagoeneko: gizarte-langile bat.

Laguntza horiek Europar Batasunaren NextGeneration funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan daude, eta 16 eta 30 urte arteko gazteen enplegua sustatzeko helburua dute.

Lanbideren webgunean dago eskuragai informazio zabala.