Oria Bizi elkarteak herritarren bizitza aktiboa sustatzea du helburu, modu jarraituan praktikatutako lehiarik gabeko arraunaren bidez. Elkarteak egiten duena herritarrei azaltzeko eta eskaintzen dituen baliabideak ezagutarazteko, ate irekien saioak egingo ditu berriro datozen asteetan, eta baita hastapen-ikastaro bat ere.
Are irekien saioak
Elkartearen eskaintza ezagutzeko, ate irekien saioak egingo dituzte otsailaren 28an, ostiralarekin, eta martxoaren 9an, igandearekin. Hiru hitzordu izango dira egun bakoitzean:
- Otsailaren 28an: 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan.
- Martxoaren 9an: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.
Interesa duten herritarrek galdetegi hau bete behar dute eta hitzordua aukeratu.
Hastapen–ikastaroa
Elkartea eta eskaintza ezagutzeaz gain, arraunean egiteko oinarrizko ikastaroa jaso nahi duten herritarrek horretarako aukera izango dute martxoaren 10etik 19ra. Bi data horien artean sei saio antolatuko dituzte, arratsaldez; ordua izen-emate kopuruaren eta marearen arabera zehaztuko dute. Guztira 8 eta 10 ordu arteko ikastaroa izango da, eta 60 euroko prezioa du. Izen-ematea galdetegi honen bidez egin behar da.
Oria Bizi elkarteak Orioko Udalaren laguntza jasotzen du urte osoko jarduerarako.