Orio erdiguneko kaleetan konponketak egingo dituzte datozen egunetan

 

Canatel enpresak konponketak egingo ditu Orio erdiguneko hainbat kaletako zoruan bihar hasi, martxoak 7, eta hilaren 15era arte. Egun gehienetan ez da trafikoa mozteko beharrik izango: udaltzainak inguruan egongo dira ibilgailuak bideratzen eta trafikoa motela izango da.

Martxoaren 13an, aldiz, Arkaitz tabernaren pareko zorua konponduko dute, eta egun horretan ezinbestekoa izango da Abeslari kalea trafikoari ixtea. Herriko sarrera-irteerak Txanka-Hondartzatik egin beharko dira egun horretan.

Aparkalekuak

Lanak, nagusiki, Eusko Gudarien kalean, Arrantzale kalean, Muntoko pasealekuan eta Iturbiden egingo dira. Zorua konpontzeko, hainbat aparkaleku hustu beharko dira; bereziki, Eusko Gudarien kalean. Udaltzainek konoekin seinalatuko dituzte libre laga beharreko eremuak. Gauez aparkatzeko aukera izango da ostera ere, baina goizeko 8:00etarako libratu beharko dira aparkalekuak, langileek lanean jarraitu ahal izateko.

Barkatu eragozpenak.