Bost hilabeterako kontratua izango da, lanaldi erdikoa, urtarrilean hasi eta ekainaren hasieran bukatu. Curriculumak jasotzeko azken eguna abenduaren 17a izango da, asteartearekin. Kontuan hartuko da, besteak beste, euskara maila egokia izatea eta Orio, Aia eta eskualdea ezagutzea.
Orion eta Aian Euskaraldia dinamizatzeko pertsona baten bila dabil Euskaltzaleen Topagunea. Hauek dira baloratuko direnak: euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz), Orio, Aia eta eskualdea ezagutzea, euskaltzalea izatea, eta komunikaziorako gaitasuna izatea.
Trukean, urtarrilaren 7tik ekainaren 6ra egunean 4 orduko jarduna izango du hautatuak, eta bere ardura izango dira Orion eta Aian Euskaraldia dinamizatzea.
Argibideak eta izen-ematea
Lan-deialdirako izen-ematea Lansarean webgunearen bidez egingo da:
Euskaraldiko dinamizatzailea Orion eta Aian (lansarean.eus)
Nolanahi ere, deialdiari buruzko argibideak jasotzeko edota curriculumak bidaltzeko helbide elektroniko hau ere eskuragarri dago: jon@topagunea.eus