Orioko Udalak eta Zaharren Babeslekuak hitzarmena sinatu dute

 

Zaharren Babeslekuaren urteko jarduna bermatzeko hitzarmena sinatu dute goizean elkartearen presidente Txomin Iribarrek eta Orioko alkate Anuska Esnalek. Udalak, hitzarmena sinatzerakoan, azpimarratu du Zaharren Babeslekuak egiten duen lana erretirodunen eta pentsionisten arteko harremanak sustatzeko eta haien beharretara egokitutako giroa sortzeko.

Gaur egun, 930 bazkide inguruko ditu Zaharren Babeslekuak. Elkartearen helburu nagusia adineko pertsonen arteko harremanak indartzea da, elkarri laguntzeko dinamikak sortuz eta jarduera sozial, artistiko eta ludikoak antolatuz: bidaiak, festak, hitzaldiakā€¦ Besteak beste, elkarrekiko errespetua, ohitura osasungarriak eta bizikidetza lantzeko programatutako ekintzak izaten dira.

Urte osoko jarduera-egitaraua bermatzeko, Udalak eta elkarteak hitzarmen ekonomikoa sinatzen dute urtero; elkarteak bazkideen ekarpenekin osatzen du gero bere urteko aurrekontua.