Udalbatzarrak Udalaren 2024ko aurrekontu orokorra eta haren exekuzioari buruzko udal-araua onartu zituen, aho batez, azaroaren 29ko ezohiko bilkuran. Behin jendaurreko epea beteta inork alegaziorik aurkeztu gabe, onarpena behin betikoa da dagoeneko eta aurrekontua webgunean zintzilikatu du Udalak, LOTURA HONETAN.
Aurrekontua 9.666.103,00 eurokoa da. Gastuak sei kapitulutan banatuta daude:
- Pertsonal-gastuak: 3.978.393,00 euro
- Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak: 3.772.578,00 euro
- Finantza-gastuak: 0,00 euro
- Transferentzia arruntak: 1.652.245,00 euro
- Kreditu globala: 125.000,00 euro
- Inbertsio errealak: 137.887,00 euro
Eta sarrerak, beste zazpitan:
- Zuzeneko zergak: 1.480.506,00 euro
- Zeharkako zergak: 118.000,00 euro
- Tasak eta bestelako zergak: 2.044.215,00 euro
- Transferentzia arruntak: 5.714.208,00 euro
- Ondare-sarrerak: 249.174,00 euro
- Inbertsio errealak, besterenganatzetik eta hirigintzako jardueratatik jasotakoak: 60.000,00 euro
- Kapital-transferentziak: 0 euro
Xehetasun guztiak jakiteko, ikusi dokumentu osoa hemen.
Eta aurrekontuaren zertzelada nagusiak zein diren, berriz, azaroaren 29ko udalbatzarraren laburpen honetan irakurri daiteke.