Orioko Udalaren oharra, kartelak kentzen dituztenei zuzenduta

 

Herrian hainbat panel urdin dauzkagu kartelak eta iragarkiak jartzeko. Panelen helburua da herritarrei aukera ematea antolatzen dituzten jardueren berri emateko, eta hori modu txukun eta adostuan egitea. Panelen garbiketa hilean bitan egiten da (hilaren lehen eta hirugarren astelehenetan), eta kale-garbiketako langileei dagokie horiek erretiratzea.

Azken asteetan, herritarrek panel urdinetan eta plazan jarritako hainbat kartel puskatu edo/eta erretiratu egin ditu norbaitek zegokien epea baino lehen; esaterako, herriko mugimendu feministak eta Zaragueta Herri Eskolako ikasleek martxoaren 8aren harira jarritakoak. Ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia: Orioko LGTBIQ+ Taldeak ere antzeko salaketa egin izan du hainbat aldiz.

Herriko talde eta eragile horien kartelak erretiratzeak sakoneko arazo bat azaleratzen du, irudi jakin batzuk paneletatik kentzea baino askoz ere larriagoa dena. Eta herrian lanketa egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du Udalak, Orio herri inklusibo, berdinzale eta askea izan dadin.

Bitartean, herrian jartzen diren kartelekin errespetuz jokatzeko deia egin nahi die herritarrei. Oriotar guztion mezu, aldarri, ekintzek… dute lekua herrian, eta guztion ardura da elkar errespetatzea, bizikidetzaren mesedetan.