San Nikolas festak direla-eta, abenduaren 2tik 10era barrakak izango dira herrian. Ohiko lekuan jarriko dira, Ikastola aurreko plazan, eta gaur, asteazkena, hasiko dira instalatzen.
Hori dela eta, osteguneko azoka lekuz aldatuko da bihar, azaroak 30, eta kiroldegiaren eta Arantzazuko Andra Mariko etxeen artean jarriko da, ohiko ordutegian.
Barkatu eragozpenak.