Azaroaren 29an Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna da, eta egun horretarako mobilizazioak daude deituta nazioartean zein Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Orioren kasuan, Orio Palestina elkartearen ekimenez, elkarretaratzea egingo da 13:00etan, Herriko Plazan.
Elkarteak, gainera, bi eguneko egitaraua prestatu nahi du abendurako, palestinarrek bizi duten egoera latza ikusarazteko eta Zarautzera etorri diren bi familia palestinarrei laguntzeko dirua biltzeko. Hitzordu honen berri laster emango dute antolatzaileek.
