GueraraOrio elkarteko kideen ekimenez, eta Ireki Begik elkartearen eta Orioko Udalaren babesarekin, Sahararen aldeko festa solidarioa egingo dute igande honetan, martxoak 22, Herriko Plazan. Aurten 50 urte bete dira Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela.
Eguerdiko 12:30ean imanifetuaren irakurketa egingo dute udaletxeko balkoitik, festari hasiera emateko. Eta 13:30etik aurrera, Saharako janaria dastatzeko aukera izango da: kuskusa 5 euroan, haragi-pintxoak 7 euroan eta Palestinako postreak euro 1ean.
Bildutako dirua Saharako kanpamentuetara helaraziko dute, janariaz gain, horixe baita hango herritarrek uneotan gehien behar dutena.
