2023ko udaberrian hasi zituen Udalak San Martin auzoko azpiegiturak eta bidea egokitzeko lanak. Ordutik, hainbat fasetan egin dira obrak, eta aste honetan, bosgarren eta azken zatiari ekingo zaio. Aurreko faseetan bezela, azpiegiturak berritu, bidea asfaltatu eta argiteria jarriko da. Obra nagusia San Martin ermitatik Txankarainoko errepide zatian egingo da, baina Agerreko herri-bidean ere egingo ditu lanak Udalak.
Gaur, urriaren 20an, hasi dituzte prestaketak, eta bihartik aurrera, sei astez luzatuko dira obrak.
Lanek irauten duten bitartean, oinezkoentzako pasabidea bermatuko da, baina autoena erabat itxiko da. Bertako bizilagunek eta San Martin jatetxeko erabiltzaileek aukera izango dute bidea erabiltzeko, baina erabilera ahal bezainbeste murrizteko eskatzen die Udalak, eta ahal dela, joan-etorriak Kale Nagusitik egiteko.
Lanak Eregi SL enpresak egingo ditu, eta 175.000 euroko kostua izango dute. Eusko Jaurlaritzaren FEDER Funtsaren bidez, 80.000 euroko laguntza jaso du Udalak.
