Festa-batzordeak irailean hasi zituen aurtengo sanikolasak prestatzeko bilerak, eta orain arte egindako hiru saioetan parte-hartze handia izan da. Bihar, urriak 29, laugarren bilera egingo da kultur etxean, 19:30ean, programazioaren eta festen antolaketaren azken xehetasunak ixteko.
Ohi bezala, Udalak herritarrei eta herriko eragileei dei egiten die batzordean parte hartzeko.