Aurtengo San Nikolas festak abenduaren 5etik 8ra ospatuko dira, eta horiek antolatzeko, hiru bilera egingo ditu herriko festa-batzordeak datozen asteetan. Datorren asteazkenean izango da aurrenekoa, irailaren 24an, 19:00etan. Eta urrian egingo dira beste bi saioak.
Hau da egutegia:
- Irailak 24, asteazkena, 19:00etan kultur etxean.
- Urriak 8, asteazkena, 19:00etan kultur etxean.
- Urriak 29, asteazkena, 19:00etan kultur etxean.
Herriko festetako eragileez gain, festen antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak eta elkarteak ere gonbidatuta daude bileretan parte hartzera eta ekarpenak egitera.
