San Nikolas festen balorazio bilera deitu du Udalak asteazkenerako

Abenduaren 5etik 8ra ospatu genituen San Nikolas festak herrian eta, horien balorazioa egiteko, bilera irekia deitu du Udalak asteazken honetarako, abenduak 17. Hitzordua 19:00etan izango da, kultur etxean. Herriko norbanako eta eragile guztiak daude gonbidatuta bileran parte hartzera eta iritzia ematera.

Festen antolakuntzari lotuta, aldatzeko, hobetzeko eta balioan jartzeko moduko ekintzak edo egoerak identifikatzeko momentua izango da, aurrera begira, festak hobetzen jarraitzeko. Gainera, balorazio bileraren ondoren, Udalak prozesu bat abiatuko du urtarrilean, festa batzordearen funtzionamendua eta egitura indartzeko. Prozesu horren inguruko informazioa bileran bertan azalduko zaie parte-hartzaileei.