San Nikolas festetan kalez kale ibiliko dira buruhandi eta erraldoiak, musikariak lagun

Bihar hasiko ditugu San Nikolas festak, abenduaren 5ean, eta programan zehaztu bezala, Pello eta Nikolasa erraldoiak eta herriko buruhandien konpartsa kalez kale ibiliko dira egunero. Ez hori bakarrik: herria girotuko duten txaranga, elektrotxaranga eta kantujirak ere izango ditugu goiz eta arratsaldetan. 

Eguraldiaren arabera, baliteke ibilbideak egokitu behar izatea. Hala bada, Udalak horren berri emango du egunean bertan sareen bidez.

Hauek izango dira ibilbideak:

ABENDUAK 5, OSTIRALA

– 18:30ean Erraldoi eta buruhandien kalejira txistulariekinIbilbidea: Kultur etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Baxoalde, Palota, Balea, Arrantzale, Abeslari, Eusko Gudari eta Herriko Plaza

– 19:00etan Ondoezik elektrotxarangaIbilbidea: Herriko Plaza, Endaia plaza, Aritzaga kalea eta Herriko Plaza

– 20:15 Ondoezik elektrotxarangaIbilbidea: Herriko Plazatik Ibai Ondora

ABENDUAK 6, LARUNBATA

– 17:00etan Erraldoi eta buruhandien kalejira txistulariekinIbilbidea: Kultur etxea, Eusko Gudari, Pelotari, Iturbide, Kale Nagusia eta Herriko Plaza

ABENDUAK 7, IGANDEA

– 12:30ean Poteo musikatua: Kantu SaldaAritzaga kalea, Herriko plaza, Eusko Gudari, Arrantzale eta Kiroldegia

– 18:30ean Erraldoi eta buruhandien kalejira txarangarekinIbilbidea: Kiroldegia, Balea, Arrantzale, Abeslari, Eusko Gudari, Herriko Plaza, Ibai Ondo, Aita Lertxundi, Aritzaga eta Herriko Plaza

ABENDUAK 8, ASTELEHENA

– 17:00etan Erraldoi eta buruhandien kalejira trikitilariekinIbilbidea: Kultur etxea, Eusko Gudari, Arrantzale, Baxoalde, Palota, Balea, Arrantzale, Abeslari, Eusko Gudari eta Herriko Plaza