San Pedro festak antolatzeko bigarren saioa egingo da bihar

Martxoaren 18an elkartu zen festa-batzordea 2025eko San Pedro festetako programa lantzen hasteko, eta bihar, apirilaren 1ean, asteartearekin, bigarren saioa egingo dute.

19:00etan izango da bilera, kultur etxean, eta Udalak herritarrei eta herriko eragileei dei egiten die batzordean parte hartzeko.