Aurtengo San Pedro festak antolatzeko eta herriko festen inguruko hausnarketa bateratua egiteko, lau bilera egingo ditu herriko festa-batzordeak datozen asteetan. Datorren asteartean izango da aurrenekoa, martxoaren 18an, ohi baino beranduago: 20:00etan, kultur etxean. Eta jarraian, bi astez behin, errepikatuko da hitzordua, leku berean.
Hau da egutegia:
- Martxoaren 18an, asteartea, 20:00etan.
- Apirilaren 1ean, asteartea, 19:00etan.
- Apirilaren 15ean, asteartea, 19:00etan.
- Apirilaren 29an, asteartea, 19:00etan.
Herriko festetako eragileez gain, festen antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak eta elkarteak ere gonbidatuta daude bileretan parte hartzera eta ekarpenak egitera.