Sanikolasetako herri-bazkariko txartelak salgai jarriko dira ostegunean

Abenduaren 5etik 8ra ospatuko ditugu San Nikolas jaiak, eta Udalak aste honen bukaeran jakinaraziko ditu egun horietako programaren ildo nagusiak. Horrez gain, abenduaren 7an kiroldegian egingo den herri-bazkariko txartelak ere salgai jarriko dira azaroaren 21ean, ostegunarekin.

Azken urteetan bezala, hiru menu izango dira: helduena, beganoa eta haurrena. Txartelak turismo-bulegoan egongo dira salgai ostegun goizetik hasita, 09:30-13:30 eta 16:00-19: 00 ordutegian.