Aste honetan elkartu da bigarren aldiz festa-batzordea, San Nikolas festetako programa lantzeko. Iaz bezala, omenduko den herritarra edo elkartea aukeratzeko deialdi irekia egitea adostu dute. Horrenbestez, ekarpenak bidaltzeko epea urriaren 11ra arte egongo da zabalik.
Omendua izateko bi irizpide bete beharko dira:
- Oriotarra izatea edo herriarekin harreman zuzena izatea.
- Gizarte-, kultura- edo kirol-alorretan ekarpena egin izana.
Proposamenak helarazteko hainbat bide izango dira:
- Galdetegi honen bidez.
- Zaharren Babeslekuan jarriko den fitxaren bidez, hautagaiaren izen-abizenak edo elkartearen izena, eta omendua izateko arrazoiak azalduz.
Ondoren, festa-batzordeak proposamen guztiak aztertuko ditu, eta horien artean, aurtengo omendua nor izango den erabakiko du.