2023ko San Nikolas festen programa adosteko eta jaietan omenduko den norbanako ala elkartea aukeratzeko, hirugarren eta azken bilera egingo du asteazkenean, urriak 18, festa-batzordeak. Salatxo aretoan izango da, 18:30ean, eta egitarauaz gain, ekitaldien beharrak eta aurrekontua ere adostuko dituzte parte-hartzaileek.
Jaietako omenduari dagokionez, asteazkenean bertan bukatuko da proposamenak bidaltzeko epea. Horretarako, kultura@orio.eus helbidera idatzi behar da, eta informazio hau zehaztu: hautagaiaren izen-abizenak edo elkartearen izena, eta omendua izateko arrazoiak.
Jasotako proposamenen artean behin behineko zerrenda egingo du batzordeak asteazkenean bertan, beraz, bidali proposamenak ordurako!