Aire libreko hurrengo zinema emanaldia abuztuaren 26an, ostiralarekin, egingo dute. Ben Smith zinemagileak zuzendutako Stardog & Turbocat animaziozko filma eskainiko dute euskaraz. Proiekzioa hondartzan egitea aurreikusi bazen ere, eguraldiaren iragarpena ikusita, Herriko Plazara ekartzea erabaki du Udalak.
Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bidez itzuli zuten filma 2020an, eta Euskal Herriko zinema aretoetan estreinatu zuten orduan. Stardog eta Turbocat dira filmeko protagonistak, eta abenturaz beteriko bidaia zirragarri batean murgilduko dira.
Adin guztietako ikusleei zuzendutako pelikula da, eta ordu eta erdiko iraupena du. Emanaldia 22:00etan hasiko da.
Zikloaren azken saioa
Uztailean bertan behera geratu zen Elfkinak filmaren emanaldia irailaren 9an egingo dute.