Surfaren hastapenen inguruko dokumentala emango dute abuztuaren 12an, hondartzan

 

Aire libreko zinema programaren barruan, bigarren proiekzioa antolatu du Udalak abuztuaren 12an, ostiralarekin. Pedro Tembouryk zuzendutako La primera ola (2015) dokumentala izango da ikusgai, gaztelaniaz, 22:00etatik aurrera.

Espainiar estatuko surfaren historia du ardatz proposamenak. Surfaren garapenean mugarri izan ziren zazpi momentu kontatuko ditu, istorio pertsonalak eta esperientzia zirraragarriak
oinarri hartuta.

Kirolari lotutako hainbat zinema-jaialditan proiektatu dute proposamena, eta kritika onak lortu ditu. Orion, udako zinema-eskaintzaren barruan proiektatuko dute, eta doan izango da.