TAO sistema baloratzeko bilera irekia egingo du Udalak

 

2022ko ekainean sartu zen indarrean Orioko Trafikoaren eta Aparkalekuen Ordenantza (TAO) berria. Ia bi urte bete diren honetan, sistemaren balorazioa egin nahi du Udalak herritarrekin, eta horretarako, bilera irekia antolatu du otsailaren 27an, asteartearekin. 19:00etan izango da, kultur etxean, eta gaiari buruz iritzia eman nahi duten herritarrak daude deituta parte hartzera.

Zerbitzuaren lizitazioa 2 urtekoa da, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin, urteka. Horregatik, sisteman aldaketak egiteko eta hobekuntzak proposatzeko momentua aprobetxatu nahi du Udalak, eta herritarren ekarpenak jaso nahi ditu horretarako.