Txakurren eta herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko neurriak hartuko ditu Udalak, eta herritarren iritziak jaso nahi ditu horretarako

Orioko Udalak lanketa prozesu bat egin du azken urteetan, txakurren eta herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko. Gaur egun indarrean dagoen ordenantza 2016koa da, eta Udalaren erantzukizuna da hori betearaztea, baina Udalak zailtasunak ditu horretarako, herritarrek bi ikuspegi kontrajarri dituztelako: batzuek zorroztasunez aplikatzeko eskaera egiten dute, eta beste batzuek, aldiz, zorrotzegia dela diote, txakurrak aske ibiltzeko gune nahikorik ez dagoelako herrian.

Egoera ikusita, eta denon ongizatea bermatzeko, Udalak lanketa prozesu bat abiatu du gaian interesa duten herritarrekin, eta bi helburu nagusi zehaztu dira: ordenantza eguneratzea, batetik, eta txakurrentzako guneak hobetu eta berriak sortzea, bestetik.

Ordenantza

Ordenantzari lotuta, hauek dira aldaketa nagusiak:

  •  Txakurrak aske ibiltzeko guneak, ordutegiak eta urte-sasoiak ondo definituko dira, gaizki-ulertuak saihesteko.
  • Txakurrak aske ibiltzeko guneen ezaugarriak eta arautegia aztertu eta definituko dira.

Txakurrentzako guneak

Txakurrentzako guneei dagokienez, Udalak txakurren jabeekin adostu ditu espazio horiek bete beharreko baldintzak, hala nola, leku zabalak izatea, itzal-guneak edukitzea, jabeak egoteko bankuak izatea, txakurrentzat egokitutako iturriak edukitzea eta txakurrentzako jolasak eskaintzea.

Gaur egun txakurrentzako gune bakarra dago Orion, futbol zelaiaren ondoan. Eta Udalaren asmoa da gune hori zabaltzea eta egokitzea, aipatutako baldintzak bete ditzan. Baina horrez gain, gune gehiago jartzeko aukerak ere aztertu ditu.

Herritarren ekarpenak

Lanketa abian den honetan, Udalak herritarren iritzia ezagutu nahi du, eta horretarako, bi bide daude: 

Udalak eskerrak eman nahi dizkie prozesuan parte hartu duten herritarrei.