Maiatzean aurkeztu zuen Txema Pikabeak bere hirugarren nobela beltza, La isla de los demonios, eta datorren astelehenean, urriak 7, aurkezpen-saioa egingo du Salatxo aretoan. Lanaren nondik norakoak azaldu ditu, eta galderak egiteko aukera ere izango da.
Maiatzean Karkara-ri eskainitako elkarrizketan azaldu zuenez, “istorio nagusia hiru nerabe gatazkatsuren ingurukoa da, eta protagonista nagusia, berriz, Ager deituriko pertsona bat da. Talde batek proiektu bat dauka nerabe gatazkatsu batzuk irla batera eraman eta han gazteen izaerak baretzeko eta. Baina irlara iritsi bezain pronto, gazteei beren identitatea kenduko diete, eta bakoitzari deabru baten izena eman. Joko iluna hasiko da hor. Gero, istorioak hamasei urte beranduago jarraituko du, eta beraz, flashback asko daude liburuan zehar”.
Pikabeak estatuko nobela beltz onenaren Letrame saria jaso zuen 2022an bere bigarren eleberriagatik, Lia.