Ana Santiago Urkijo eta Lurdes Ulazia Aizpuruaren lana da Txokomates. Txokolate zaporeko mate laborategia. Asteazkenean, abenduak 13, liburua aurkeztera etorriko dira bi egileak Oriora, 19:00etatik aurrera, Salatxo aretoan.
Filosofia esperientziala eta manipulazio-dinamika batzuen bitartez, ondo pasa dezakegula argi dute Santiagok eta Ulaziak, baita matematikekin sentitzen, gozatzen eta partekatzen ere. Jolas eta dinamika batzuen bidez, ikertzeko aukera proposatzen digute eta horrela, ondorio matematikoak, geometrikoak eta aljebraikoak ateratzeko gai izango gara.