Udal-eraikinetarako eta kanpinerako garbitzaileen lan-poltsaren behin-behineko zerrenda kaleratu du epaimahaiak

 

Udal-eraikinetarako eta kanpinerako emakumezko eta gizonezko garbitzaileen lan-poltsa osatzeko prozesuan aurrera egiten ari da Orioko Udala. Maiatzaren 2an kaleratu zuen deialdia, eta hautagaiek hilaren 16ra arte izan dute aukera izena emateko. Guztira, 80 eskaera inguru jaso dira, eta horien behin-behineko zerrenda kaleratu du orain Udalak, hauxe.

Interesdunek hamar laneguneko epea izango dute erreklamazioak egiteko epaimahaiaren proposamenari eta agiri osagarriak aurkezteko. Horretarako azken eguna, beraz, 2024ko ekainaren 3a izango da.