Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen iazko udaberrian. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan, Aldundia arduratu da lanpostu bakoitzera aurkeztutako hautagaien kalifikazioak emateaz eta Udalari bidaltzeaz. Eta orain, bederatzi lanposturen behin betiko ebazpenen berri eman dio.
Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak ebatzi dituen lanpostuak hauek izan dira:
- Irakaslea (Biolontxeloa eta osagarriak)
- Irakaslea (Dantza eta osagarriak)
- Irakaslea (Eskusoinua eta osagarriak)
- Irakaslea (Kantua eta osagarriak)
- Irakaslea (Trikitixa, panderoa eta osagarriak)
- Irakaslea (Perkusioa eta osagarriak)
- Irakaslea (Pianoa eta osagarriak)
- Irakaslea (Tronpeta eta osagarriak)
- Irakasle – zuzendaria
Epaimahaiaren ebazpenak lanpostuetarako proposatzen dituen hautagai horiek izendatu beharko ditu orain Udalak, eta horren ondoren, prozesu horiek bukatutzat emango dira.