Udalak bat egingo du Orioko Mugimendu Feministak Pasaian izandako erailketa matxista salatzeko deitutako elkarretaratzearekin

 

Larunbat arratsaldean gizon batek bere bikotekide ohia hil zuen Pasaian. Erailketa matxista hori salatzeko eta emakumearen senide eta gertukoei elkartasuna adierazteko, Orioko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du bihar, abenduak 3, 19:00etan Herriko Plazan, eta Orioko Udalak bat egin du deialdiarekin.

Orioko Udalak ere sendo gaitzetsi nahi du hilketa, eta biktimaren gertukoei elkartasuna adierazi. Indarkeria martxistak ez du izan behar tokirik gure herrietan eta Udalak lanean jarraituko du izugarrikeria horien kontrako borrokan.