Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) jarri du abian GAITU proiektua, helburu honekin: ahalik eta herritar gehienen ahotsak biltzea, gero adimen artifizialekin euskaraz egin ahal izatea sustatzeko. Helburua, beraz, da ahots asko eta askotarikoak grabatzea, adin, genero, azentu eta hizkera desberdinetakoak. Hartara, ahots-corpus zabal bat sortuko da eta hori erabili ahal izango da gero euskararen presentzia bermatzeko eremu digitalean.
Orioko Udalak bat egin du egitasmoarekin eta herritarrei parte hartzeko deia egin die.
Nola egin ekarpena?
Parte hartzea oso erraza da: lotura honetan sartu eta HITZ EGIN botoiari sakatu. Pantailan esaldiak agertzen joango dira, eta horiek ahots gora irakurri behar dira. Irakurritako esaldi horiek grabatuta geratuko dira eta corpusera gehituko dira. Bakoitzak aukera du zenbat esaldi grabatu erabakitzeko: 30 eta 300 artean.
Zalantzak argitzeko, bideo hau kaleratu dute, hainbat gomendiorekin.
Animatu eta egin ekarpena gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari!