Udalbatzarrak ezohiko bilkura urgentea egingo du astelehenean, maiatzak 8

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1. Onartzea, egoki bada, ezohiko bilkura hau urgentea izatea.

2. Jendaurrean jartzea, egoki bada, idazten ari den HAPOaren “2.1 Aita Lertxundi 48-50” eta “1.2 Sotoak” azpieremurako hitzarmen urbanistikoa.

3. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko etxebizitzarako irisgarritasuna sustatzeko udal-ordenantzari.

4. Onartzea, egoki bada, udal-hilerria handitzeko lurren salerosketa, eta ahalmena ematea alkateari salerosketako eskritura publikoa sinatzeko.

5. Eskariak eta galderak.