Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, irailak 25

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira:

1.- Onartzea, egoki bada, Ordenantza Fiskalen eta bere Eranskinaren aldaketaren proposamena, eragina 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

2.- Onartzea, egoki bada, 2026 urteko egutegi fiskala.

3.- Onartzea, egoki bada, Taxiaren Gipuzkoako Elkarteak aurkeztutako proposamena 2026ko auto-taxien hiri barruko tarifei buruz.

4.- Lehen onarpena ematea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 8/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.

5.- Onartzea, egoki bada, AEKren proposamena euskaltegiko tasen inguruan.

6.- Onartzea, egoki bada, musika eskolako langileen lanaldiak Udalhitzek xedatutakoaren arabera egokitzea.

7.- Onartzea, egoki bada, antzinatasunagatiko opor-egun gehigarriak ezartzea.

8.- Eskariak eta galderak.