Udaletxeko fatxadan hainbat konponketa egingo dira datorren asteartean, urriak 17, eta lanak burutu ahal izateko, eraikinaren atzeko kalea guztiz libratu behar da. Hori dela eta, bertan dagoen bizikletentzako aparkalekutik bizikletak erretiratzeko eskaera egiten du Udalak. Urriaren 16a, astelehena, izango da horretarako azken eguna, hilaren 17an lanak egin ditzaten, eta urriaren 18tik aurrera berriro ere erabilgarri egongo da.
Barkatu eragozpenak.