Urola Kostako Udal Elkartearen ingurumen-kanpainaren baitan, erabilera bakarreko ontzien inguruko informazio-puntua jarriko dute otsailean eskualdeko bost udalerritan. Ekimenaren helburua da herritarrak sentsibilizatzea ontzi horien erabilerak ingurumenean duen eraginaz eta alternatibak ezagutaraztea. Orioren kasuan, informazio-puntua DIA supermerkatuaren parean jarriko dute otsailaren 16an, ostiralarekin, 15:00etatik 18:00etara.
Informazio-puntuan hezitzaile bat egongo da, supermerkatuko erabiltzaileei, eta baita handik pasatzen diren herritarrei ere, erabilera bakarreko ontzien inguruko informazioa emateko. Plastikoen, metalen eta ontziak ekoizteko erabiltzen diren gainerako materialen ustiapena zein den azalduko du, baita ontzien bizi-zikloa ere, eta horretarako, hainbat eredu izango ditu erakusgai.
Jardueraren bidez bildutako datuekin txosten bat osatuko du UKUEk, eta egingo diren argazkiak ere bertan txertatuko ditu.