Otsailaren 14an, larunbatarekin, ospatuko dira Inauteriak Orion eta, urtero bezala, egun osoko egitaraua antolatu du Orioko Udalak, eragileekin elkarlanean. Tartean, herri-bazkaria izango da eguerdian, eta txartelak urtarrilaren 28an jarriko dira salgai, turismo-bulegoan, 16:00etatik aurrera.
Herri-bazkaria kiroldegian izango da, otsailaren 14an, larunbatarekin, eta 400 lagunentzako lekua izango da. Menuan paella izango da protagonista, valentziarra ala beganoa egongo da aukeran. Edozein kasutan, hauek izango dira menuen prezioak:
- Helduentzako menua: Paella (valentziarra/beganoa) eta postrea (euskal pastela edo fruta-mazedonia). Ogia, kafea eta edariak. 16 euro.
- Haurrentzako menua: Paella (valentziarra/beganoa) eta postrea (euskal pastela edo fruta-mazedonia). Ogia eta edariak. 13 euro.
Pertsona bakoitzak gehienez 5 txartel erosi ahal izango ditu.
Izen-ematea eta antolaketa
Parte-hartzaileen laguntza boluntarioa beharko da bazkaria antolatzeko, eta San Nikolas festetan bezala, muntaia, desmuntaia eta garbiketa lanetarako boluntarioak eskatuko dira.
- Txartelak erosteko orduan, 5 lagunetik batek izena eman beharko du zeregin horietan laguntzeko.
- 5 txartel baino gutxiago erosten dutenek ere aukera izango dute boluntarioen zerrendan apuntatzeko.
- Boluntarioek osatutako taldetxoa 11:30etan elkartuko da kiroldegiko kanpoaldean, mahiak eta aulkiak behar bezala kokatzeko. Prestaketa lan horiek ez dute denbora asko beharko jende pixka bat elkartuz gero.
- 11:30etan elkartzen direnek aukera izango dute, mahaiak jarri ondoren, lagunentzat eserlekuak erreserbatzeko.
Bazkariaren antolaketa:
- Paella egingo da kiroldegiko kanpoaldean, sukaldari profesionalek prestatuta. Bi aukera egongo dira: paella valentziarra eta begetarianoa.
- Sukaldariek paella plater handitan (bandeja) emango dute, bakoitza 4 lagunentzako.
- Ondoren, boluntarioek bandeja jaso eta bere mahaira eraman beharko dute.
Turismo-bulegoaren ordutegia, txartelak erosteko:
- Asteartea: 09:30 – 13:30
- Asteazkenetik ostiralera: 09:30 – 13:30 eta 16:00 – 19: 00
- Larunbata: 09:30 – 15:00
- Igandea eta jaiegunak: 10:00 – 14:00
