Zabalik da eginkizun askotarako langile-guarda kontratatzeko hautaketa-prozesua, Lanbideren bidez

Orioko Udalak hainbat lan-eskaintza kaleratuko ditu datozen asteetan, kanpineko udako denboraldirako langileak kontratatzeko. Horietan lehena, eginkizun askotarako langile-guardarena da: hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek otsailaren 22ra arte izango dute aukera izena emateko.

Eskaintzaren kodea 162024001801 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Izena emateko betekizunen artean daude, B gidabaimena izatea eta euskarazko 2. hizkuntza eskakizuna izatea.