Orioko Udalak kanpineko bi harreragile kontratatzeko deialdia kaleratu du. Kontratazio epea ezberdina izango da postu bakoitzarentzat: 8,5 hilabete ingurukoa bata, otsailaren 25etik azaroaren 10 arte; eta 4 hilabete ingurukoa bestea, egutegiaren arabera. Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da eta hautagaiek otsailaren 20ra arte izango dute aukera izena emateko.
Eskaintzaren kodea 162026001372 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan. Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.
Izena emateko betekizunen artean daude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua izatea eta euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna izatea.
