Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketa antolatu du UEMAk aurten ere eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Topaketa ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango da eta, 15-18 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta, aurreko edizioetan bezala, ibiltaria izango da: Orozkotik Dimarako bidea egingo dute gazteek.
Izen-ematea
Izena emateko epea gaur, martxoak 1, zabaldu du UEMAk, eta martxoaren 31 arte izango da zabalik. Online egin daiteke, esteka honetan, telefonoz (943 816699) edo posta elektronikoz datuak bidalita (arnasguneak@uema.eus).
Herri euskaldunetako gazteen topaketa
Herri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua: Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako programa erakargarria gozatu ahal izango dute parte-hartzaileek.
Ikusi HEMEN informazio gehiago topaketari buruz.