Zabalik dago epea 2026ko ibilgailuen zergaren hobariak eskatzeko

Orioko Udalak ibilgailuen zergari dagozkion hiru hobari-mota onartu ditu aurten ere: ibilgailu elektrikoentzat, hibridoentzat eta ibilgailu historikoentzat.

Hobaria 2026an jaso nahi izanez gero, urtarrilaren 15era arteko epea dute interesatuek eskaria egiteko. Ondorengo eskaerak hurrengo urtean izango dute eragina.

Ibilgailuei lotuta eska daitezken hobariak:

1.-Ibilgailu elektrikoak: Zerga-kuotan %75eko hobaria izango dute Trafikoko Zuzendaritza Orokorraren erregistroan honela sailkatuta dauden ibilgailuak:

  • Bateriadun ibilgailu elektrikoak (BEV);
  • Autonomía hedatutako ibilgailu elektrikoak (REEV);
  • Ibilgailu elektriko hibrido entxufagarriak (PHEV), ≥40 kilometroko autonomía dutenak.

2.- Ibilgailu hibridoak: Zerga-kuotan %40ko hobaria izango dute Trafikoko Zuzendaritza Orokorraren erregistroan honela sailkatuta dauden ibilgailuak:

  • Ibilgailu hibrido entxufagarriak <40 kilometroko autonomía dutenak;
  • Ibilgailu hibrido ez entxufagarriak (HEV);
  • Gas naturalarekin (GNC eta GNL) bultzatutako ibilgailuak;
  • Petróleo-gas likidotuarekin (GLP) bultzatutako ibilgailuak.

3.-Ibilgailu historikoak: Zerga-kuotan %100 hobaria ezarriko zaie ibilgailu historikoei edo ≥30 urteko antzinatasuna dutenei, fabrikatu ziren egunetik kontatzen hasita.

Hobarien aplikazioa

Ibilgailu elektriko eta hibridoen hobaria 2 urterako emango da, ibilgailuaren lehen matrikulaziotik hasita.

Eskaera

Hobarien eskaera egiteko, bulegoko lehiatilan edo webguneko eskaera-orrien atalean dagoen galdetegia bete beharko dute interesatuek (ibilgailu motaren arabera aukeratu behar da galdetegia), eta udal-bulegoetan edo Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu, dokumentazio honekin batera:

  • Ibilgailuak eskatzen diren ezaugarriak betetzen dituela justifikatzen duen ibilgailuaren Ezaugarri Teknikoen Txartela (informazio txartel horretan agertzen ez bada, ezaugarri horiek jasoko dituen eta horretarako eskumena duen administrazioak igorriko duen agiri baten bidez frogatu beharko da).

Bestalde, hobariak jasotzeko, egunean egon behar da udal-zergen ordainketan. Baldintza hori nahitaezkoa da hobaria jasotzeko eta, ez bada betetzen, galdu egingo da eskubidea.