Orioko Udalak herriko zaintza-eredua aldatzeko prozesua abiatu du, eta lehen urratsa herritarrekin egiteko asmoz, Zaintzak Plazara! ekitaldia antolatu du. Otsailaren 25erako iragarrita zegoen, baina eguraldi oso eskasa eman dute, eta saioa martxoaren 17ra atzeratzea erabaki du Udalak, behar bezala egin ahal izateko.
Udalarentzat garrantzitsua da hitzorduaren izaera mantentzea eta gaiari indarrarekin heltzea. Eta horregatik erabaki du topaketa atzeratzea, Herriko Plazan egin ahal izateko.
Bitartean, zaintzarekin lotutako esperientziak jasotzeko GALDETEGIAK zabalik jarraituko du, oraindik bete ez dutenek horretarako aukera izan dezaten.
Martxoaren 17an ikusiko dugu elkar!