Zaintzaren alorrean, gizonei zuzendutako tailerra egingo da udazkenean

Orioko Udalak aurrera jarraitzen du herriko zaintzaren egoera lantzeko prozesuan, eta iaz bezala, gizonei zuzendutako tailer bat antolatuko du udazkenean. Hiru saio izango dira guztira, urrian, azaroan eta abenduan, eta izen-ematea zabalik dago galdetegi honen bidez.

Zer aldatzen da gizonok zaintzea aukeratzen dugunean? izango da tailerreren izenburua, eta Gorka Iriarte Lezaunek gidatuko du. 18:00etan hasita, bi orduko iraupena izango dute, eta Saregile Orioko Emakumeon* Etxean egingo dira saioak, hiru guztira:

  • Urriak 16, osteguna
  • Azaroak 13, osteguna
  • Abenduak 11, osteguna

Saioaren helburua da gizonek zaintzaren inguruan dituzten bizipenak eta gogoetak partekatzea, eta ariketa kolektibo horretatik ondorioak eta irakaspenak ateratzea. Informazio osagarria behar izanez gero, jarri harremanetan Saregile Orioko Emakumeon* Etxeko arduradunekin.