Zaintzaren alorrean, gizonei zuzendutako tailerrak jarraipena izango du urtarriletik martxora

Herriko zaintzen egoera eraldatzeko prozesuan, herritarrei zuzendutako jarduera sorta antolatu du Orioko Udalak abendutik martxora. Programaren berri eman zuen abenduan, eta hain zuzen, astelehenean hasi ziren Hitz egin dezagun zaintzaz saioak, zaintzaren ertz ezberdinak lantzeko aukera emango duten topaketak. Izen-ematea zabalik dago, ez baita derrigor saio guztietan parte hartu behar.

Bada, programak izandako harrera beroa ikusita eta iaztik antolatzen diren gizonei zuzendutako saioei jarraipena emateko asmoz, Zer gertatzen da gizonek zaintzea erabakitzen dugunean? tailerrak egingo dira urtarriletik martxora.

Orain arte bezala, Gorka Iriarte Lezaunek gidatuko ditu saioak, hilean bat: 

  • Urtarrilak 29, osteguna.
  • Otsailak 26, osteguna.
  • Martxoak 26, osteguna.

Saioaren helburua da gizonek zaintzaren inguruan dituzten bizipenak eta gogoetak partekatzea, eta ariketa kolektibo horretatik ondorioak eta irakaspenak ateratzea. Saio guztiak Saregile Orioko Emakumeon* Etxean egingo dira, 18:00etatik 20:00etara, euskaraz.

Izen-ematea galdetegi honen bidez egin behar da, eta informazio osagarria behar izanez gero, jarri harremanetan Saregile Orioko Emakumeon* Etxeko arduradunekin.