Zaintzaren ekintza-plana lantzeko saioak antolatu ditu Udalak urrian eta azaroan

 

Orioko Udala herriko zaintzaren egoera aztertzen ari da urte hasieratik. Lehen azterketaren eta diagnostikoaren ondoren, datozen urteetarako ekintza-plan bat definitzeko garaia da orain eta, horretarako, bost saio antolatuko ditu Udalak urrian eta azaroan, Emagin elkartearekin eta Matia Fundazioarekin elkarlanean.

Orioko Udalak herritarren parte-hartzea sustatu nahi du, denok elkarrekin, nolako zaintza-eredua nahi dugun erabakitzeko eta horretara iristeko ekintza-plana adosteko. Parte-hartzea errazteko eta ahalik eta ahots gehien jasotzeko, zaintza-guneak izeneko bost saio antolatuko ditu urrian eta azaroan, Saregilen.

Saio horien bidez, hausnarketarako guneak sortu nahi ditu Udalak, ekintza zehatzak proposatzeko eta egutegi bat osatzeko. Eragileen artean konpromisoak hartuko dira horrela eta, urtearen amaieran, zaintza-akordio bat sinatuko dute guztiek, adostutakoa aurrera eramateko.

Hauek izango dira zaintza-guneen hitzorduak:

  • Komunitate osoari zuzendutako bilera: Urriaren 22an, asteartea, 18:30ean.
  • Zaintzaile afektiboentzako bilera: Azaroaren 6an, asteazkena, 15:00etan.
  • Guraso eta adin txikikoen zaintzaileentzako bilera: Azaroaren 6an, asteazkena, 17:00etan (zaintza-zerbitzua bermatuko du Txurrumuskik).
  • Zainduak diren pertsonak eta etorkizunean zainduak izango direnak: Azaroaren 13an, asteazkena, 12:00etan. Gogoeta egiteko gune bat izango da: nola zahartu nahi dugun, nola nahi dugun zainduak izatea…
  • Zaintzaile profesionalentzako saioa: Azaroaren 13an, asteazkena, 15:30ean.

Zaintzaren inguruko saioen berri zuzenean jaso nahi baduzu eta oraindik egin ez baduzu, eman izena galdetegi honen bidez.