Zaragueta eskolak ate irekietako eguna du larunbat honetan, urtarrilak 27; eta ikastolak, hurrengoan, otsailaren 3an

Herriko bi ikastetxeek ate irekietako egunak antolatu dituzte, urtero bezala, herritarrei aukera emateko beren instalazioak eta beren proiektu pedagogikoa ezagutzeko. Bi ikastetxeetako ateak irekita izango dira goizez, bakoitzari dagokion egunean, nahi duten guztiek hara hurbildu, informazioa jaso edota zalantzak argitzeko.

Matrikulazioa otsailaren 7tik 23ra

Aurten 2 urte betetzen dituzten haurrak matrikulatzeko epea otsailaren 7tik 23ra bitartekoa da eta bi ikastetxeak informazioa zabaltzen ari dira egun hauetan, beren eskaintzaren berri emateko. Matrikulazio-kanpainaren barruan antolatu dituzte ate irekietako egunak.