Uztailean aurreratu bezala, Udala hainbat egokitzapen egiten ari da udan Zaragueta Herri Eskolan. Lanak egin bitartean, eskolako eremua zabalik mantendu du orain arte, herritarrek kanpoko azpiegiturak erabiltzeko aukera izan zezaten. Baina gaur hasi, abuztuaren 19an, eta irailaren 1era arte, eskolaren kanpoko eremua itxita egongo da segurtasuna bermatzeko.
